Raramurien lurraldea, Creel herritik

Posted in Uncategorized on 2009/08/17 by mexikotik

Arareko lakuaArarekoko eskolan

 

 

 

 

 

 

Cusarare

 

 

 

 

 

 

 

kaskadan bainatzen

 

 

 

 

 

 

 

igelen haranean gurpila aldatzen

 

 

 

 

 

 

Eider igelan azpin aterpean

Pa papa para Chihuahua (Bis)

Posted in Uncategorized on 2009/08/16 by mexikotik

Kaixo berriz!!!!

Juarezeko abenturak eta gero, berriro, bueltatu ginen Chihuahuara. Oraingo honetan, Martaren etxera. Marta, Litxaren izeba da. ez nuke jakingo zehazki definitzen. Moskun ikasitakoa 60.hamarkadan komunisten unibertsitatean klandestinoki. Gerrilari ohia eta gaur egun, zapatisten La Otra kanpainako kidea. Beraz, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Historia asko kontatu dizkigu eta oso maitakorra izan da gurekin.

Adrianen taldeaBeste alde batetik, lana egitea tokatu zaigu. Nahikotxo baina hori bueltan hobe. Chihuahuako gaua dastatzeko parada berria izan dugu. Oraingo honetan, Adrianen taldearen kontzeretua ikusteko aitzakiarekin. Adrian 29koa eta Litxaren laguna. La roca itxi ta geroOso ongi pasa genun eta berriz, ordu txikitan etxera. Problema zen goizeko 6tan esnatu behar genuela trena hartzeko Raramurien mendietara huriltzeko.

Lo gutxi eginda eta garagardoaren zapoera ahoan genuela, korrika ibili behar. Trenarena hurrengorako uztiko degu. ongi segi ekipo eta laster arte.

CIUDAD JUAREZ

Posted in Uncategorized on 2009/08/16 by mexikotik

Lehenik eta behin, esan beharra degu, Ciudad Juarezen, gertatzen diren sarraskiak gertatu arren, bizitzak aurrera darraiela. “Zozketa” egin ta autobusez jutea tokatu zitzaigun, lau ordu basamortuan zehar. Bizpairu kontrol pairatu ta gero, Juarezko autobus geltokira iritsi ginan. Berriro motxilak registratu ta gero, bero izugarriak kolpatu gintuen. Hara Litxa, Monika, Eider eta Ekaitz bila etorri zitzaizkigun. Litxa Chihuahuakoa da, baina DFn bizi da, DFn egon ginenean bere etxean egon ginen okupa moduan. Chihuahuan ere bere izeba baten etxean egon ginen. Monika, haren lagun bat da, oso jatorra. Juarezea etorri zan gurekin asteburu pasa, lanean gaixo zegola esanez, jajajaja.

Itzel, Carlosen etxean

Juarezen Itzelen etxean geratu ginen, Itzel, ez dakizuenentzat, Oreretan egon zen neska mexikarra da. Beno egia esan behar badagu, Carlosen etxean egon ginen, Itzel okupa dago bertan ta gu ere eraman gintuen.Juarezko submundoan, jeje

Bertan jende itzela ezagutu genuen, parrndan ere atera gintuzten, Juarezeko submundoetara, haiek esana. Pentsa, eraman gintuzten lokal batean, musika zuzenean jotzen ari ziren, ta emakume batzuk (antierotikak Aitor dixit) 5 peso kobratzen zuten abesti bat dantzatzeagatik.lomas de poleo inguruan, feminizidioen azternak

Gauza gogorrak ere ikusi eta entzun genitun, baina horiek bueltan kontatuko, bale?

Bestalde, AEBtatik 100 metrotara egon ginen! 2 orduko kola zegon pasatzeko, ta noski, gure aldean geratu ginen.Gaztetxe moduko batean ere egon ginen, Casa de la Cultura, oso jende konprometitua ta borrokalaria, izugarria. Ta arte galeria izan behar zuen etxe baten inaugurazioan!

Galeriako inaugurazioaIkusten dezuenez ez ginan etxean, beldurrez, sartuta geatu. Laburbilduz, hasieran esan degun bezala, gauzak oso gaizki daude Juarezen, baina jende borrokalari ta konprometitu ugari topatu degu, eta bizitzak aurrera darrai.

Militarrak kanpora!!

PA PA PA PARA CHIHUAHUA…

Posted in Uncategorized on 2009/08/09 by mexikotik

Kaxo guztioi, blogzale amorratuok. Asteazkenean Defektuosotik atea, goizeko 6tan esnatu ginan abioia hartzeko, DF – Monterrey, Monterrey – Chihuahua. Chihuhua: el puto desierto. Baina desertu guztiak bezala, beroa denez, oso harrera beroa izan genuen aireportuan. Gure zai zeuden Litxa ta Adrian, hemengo bi lagun. Trokan sartu, atzean noski, traste guztiak eta gu, mexikon guztiz integratuta. Orain ezin ditugu argazkiak igo, baina ahal dugunen igoko.

DSC03339

Handik etxea ta han kriston gosaria, Hot cake eta guzti. Gainea Sebastianek esan zigunez, munduko Hot Cake onenak omen dira bere amanak. Handikan Adrianek (gaupasaz zegoen) tour bat egin zigun Chihuahuako tokirik esanguratsuenetatuk. Chihuahua hiriko museoa, Pancho Villan museoa, katedrala, Cntinaren bat…kantina zaharrean

Ondoren, 29ra joan ginan, bertako gaztetxe modukon bat ta han jaso ta etxera eraman gintuzten. Siesta bota ondoren, Chihuahuako gaua ezagutzera jun ginan. Oso  jatetxe txukunea jun ginan, terrazitan mahaia montatu ziguten, sotol batea gonbidatu gintuzten, ta geo burritos ta kesadillak. Afaldu ondoren hango antro batera joan ginan, antroak ez dira toki txungoak, parrandan ateatzeko tabernan baizik. 

 

Bueno berandu da ta bihar jarraituko degu. Muxu handi bat!!

dEFEKTUOSON BERRIRO

Posted in Uncategorized on 2009/08/03 by mexikotik

katedraleko teilatuan

Kaixo guztiei!!!!!!

Hemen gaude berriz ere DFn. Hiri hau benetan handia da, nahiz eta oraingoan prestatuagoak etorri. Bero handia egiten du egunez, gauez hoztutzen du (2000 metrotik gora gaude). Brigadako beste bi kideak ere hemen daude jada, Ekaitzi gehiago kostatu zitzaion arren. Kantina batean ere egon gara La Oaxaqueña izenekoa, korrido eta hemengo abesti tipikoak ere kanattu zizkiguten, un quinteto norteño. Metroa ere kontrolpean dugu, eta aireportuan ez dugu taxi segururik hartzen (taxi seguru 200 peso arrunta 70, tramo bera).

Iritsi ginenean hotel batera joan ginen eta hauek etortzerako hartuta genuen beste bat badaezpada, baina ez gaude hoyel batean, lagun izugarri batzuen etxean baizik, Pako eta Licha benetan jatorrak eta eskuzabalak. Lan asko egiten dute hemen desagertuaen alde, asko daude eta, eta euskal presoekin ere gauza asko eginak dira. Gu baiano helduagoak direnez, haien esperientzien bidez, gauza asko ikasten ari gara.Cantina Oaxakeñan

Mezkal, tekila, margarita garagardo beltza, mitxelada, denetatik probatu dugu eta exitoa oso ezberdina izan da. tekila gogorra bada, probatu mezkal eta flipatuko duzue.

Laster iparraldera goaz eta atzean utziko dugu Df izeneko zulo erraldoi hau. Bideak aurrera darrai eta lagun berriekin bloga ere animatuko da. Komentario berri asko iritsi badira ere azken egun hauetan.Eskerrik asko denei eta agindutako beteko dugu. Laster argazkiak ere iritsiko dira, bitartean, ongi pasa udan eta gozatu pendej@s chingones. Gogoratu Muerte a los gachupines son cagada de perro jajajajaja

Aioooooooooo!!!!!!!!!!!!!!

Idurreren aingerutxoak, jajaja!!

Puebla

Posted in Uncategorized on 2009/07/31 by mexikotik

Artisau azoka, Pueblan. Bankuak erretzen zun, jejeKaixo kuadrila!!

Hemen gaude Pueblan, Mexikoko 4. hiririk handiena da baina asko gustatu zigu. Kale zabalak ditu, zokaloa izugarri polita eta eliza pila. Argazkian ikusten dena artisau azoka da, artisten auzoan. Benetan oso toki txukuna ta polita.

Hemengo edifizio gehienak, fatxadetan koloretako azulejoak dituzte, arabiarren antzera. Eta ezin ditugu aipatu gabe utzi hemengo malteadak, ummm.

Choluloko piramide gainetik, Puebla.

Cholulan ere iizan ginen bisitan, ondoko herri bat da, eta munduko piramiderik handiena omen dauka, lastima da oso gaizki zainduta dagoela, ta kanpotik ez du ematen piramide bat danik, mendi bat ematen du ze dena lurrez zuhaitzez ta landarez estalita dago.  Baina barrutik sartzeko aukera dago, tunel pila daude ta eskailCholulako piramide barruanerak gora eskailerak behera… Beste piramideak berdinak ote?

Ba hori, Pueblak merezi duela, ta oso gustora egon gea hemen, manifa bat eta guzti ikusi degu, ta tipoak mikroa izango ez balu bezala egiten zuen garraxi, ta etzan ixiltzen!!

Ba hemendik autobusa hartu ta Defectuosora berriz, Eider eta Ekaitzen zai.

Jarriatuko degu informatzen. muxu danoi

Oaxaca

Posted in Uncategorized on 2009/07/28 by mexikotik

Oaxacan, Chapulin hostelean hartu genuen logela.Baina ez genuen chapulinik jan! o ke sosos!!! Ba bai, argi zegoen nik enula jango baina uste genuen Aitor adoretsuagoa izango zela, baina ez, koldar hutsa suertatu zaigu…

 txorradak aparte, oaxaca kriston hiri handia da. jendez beterik eta giro handiarekin. Chapulin hostela( mundu osoan ezaguna) Zokalotik gertu dago. Bertan, jendea elkartzen da edozein ordutan eta musika, antzerkia eta saltzaileak ( denetatik saltzIdurre Zocaloan ez oso guapa,baina ez genun beste argazkirik ta galdu det.en dute: markapaginasak, vainilla, mantitak, gardenias, palomitas, a su madre) etengabe, ezetz esaten ( ume pila hori bai)

Oaxacan, urtero, sekulakoa montatzen dute Gelagetza du izena eta jende asko doa ikustera. Gu ez ginen animatu baina telebistetan ez zuten besterik botatzen. bueno bai Mexiko 5 USA 0.

 

Aitor Monte Albango Obeliskoan

Total, Monte Alban ikustera joan ginen ( harri gehiago) eta afaltzeko omenaldi  xume bat egin nahi izan genion gure buruari. Asador Vasco izenekora joan ginen, toki zoragarria, Zocaloan bertan, oso ongi jan genuen sekulako urdaiazpiko kroketak, ensalada mixta BENETAZKOA!!!, txuleta eta patxarana!!!!!! Lastima etzegola ez sagardo ez txakolinik, baina iradokizunetan utzi genuen.

Ale guapos, hurrengorarte!

Ha informado ZeNN en español.

Puerto Escondido-Oaxaca

Posted in Uncategorized on 2009/07/28 by mexikotik

Tonalatik egin genuen bidai marabilosoa kontuan hartuta, Oaxacara autobusez ez joatea erabaki genuen. Ta nola joan ginen, ba Air taxiz!!!

“Abioi” txiki txiki batean. Ikusi:

Aitor Puerto Escondidoko aireportuan gure taxia hartzekotan

Eta txikia bezain modernoa zen, punta puntako teknologiakin

abioiaren kuadrodemandosa

Baina hori bai, pilotua artista zan. 30 minututan Oaxacan ginan, eta suabe suabe lurrartu zun.

Bai, pijo batzuk gea, baina ez dizuegu esango zenbat kostatu zitzaigun!jajaja

Aio pendejos

Oaxacako kostaldea: Puerto Escondido

Posted in Uncategorized on 2009/07/28 by mexikotik

Idurre bainatzen ZicatelanTonalatik,Arriagara, Arriagatik Juchitanera (urtetan turista bakarrak gu). Cirugia estetikoa egiteko paraisoa zen hura, clinikaz beteta zegoen! Ta Juchitanetik, kostata baino Puerto Escondidora! A ze bidaia, benetan orain arteko okerrena. (Idurre dixit) Puerto Escondido ( bere izenak dioen bezala) jendez beterik zegoen, surfista asko eta turista mogollon ( Juchitanen ez zaudenak). Han bereziki bi gauza egin ditugu: lo, jan eta hondartzara jun. Puerto Angelito, Playa pPrincipal eta Zicatelan gure marka utzi dugu. Ozeano Barean bainatu ginen ( Barea ez dakit zergatik ze egunero sekulako olatuak zeuden). Beraz, OPORRETAN  izan gara. Madalenak ospatzeko oso tipikoa den patata tortila jan genuen eta txirrisklas edan ere (gestorasetako oliaskoak ez genituen topatu).

Gure ordu mugara iristen ari gara, momentuz hau da dena, pendejos chingones.  Informazioa gertutik jarraituko dutenen aldetik jaso gure agur beroena

Chiapaseko kostaldea

Posted in Uncategorized on 2009/07/23 by mexikotik

palapadeblasAitor hamakan joseren palapanKaixo kuadrila

Chiapaseko kostaldea, nola esan… kriston beroa egiten du!!

San cristobaletik 8 ordu eta bi autobusen ondoren, tonalára iritsi ginen arratsaldeko 8ak inguru, beraz gaua zen. Gure asmoa Boca del cieloraino taxi bat hartzea zen eta bi taxistekin negoziatu eta gero lortu genuen. Baina taxista hasi zitzaigun, agian ordu honetan ez zela egokia hara jutea, Puerto aristan aukera gehiago genituela lo egiteko tokia topatzeko… ta azkenen kasu egin genion. Joseren Kabañetara eraman gintuen. Jose kanadiar bat da, mexikon bizaitza erdia baino gehio daramana ta kanadiar azentoa atzo etorri balitz bezala. tipo kuriosoa, eta emaztea, bertakoa, zer esanik ez. Egun pare bat pasa genituen bertan, eta gure hamakak estrenatu genituen!! Joseren afari goxoa dastatzeko aukera ere izan genuen, bertako arraina, esan zigun izena, baina auskalo, platanoaren hostoetan bildurik egin zigun. Kristona! Orain arteko afaririk onena, ala oso gose ginen?

Handik Boca del Cielora joan ginen, eta Fabrizzio ezagutu genuen. Güiri güiri kolektiboko Palapan egonj ginen, tokia polita, hondatza izugarri polita baitzuen, baina izugarrizko beroa egiten zuen, gauean izerditan blai, ta gau bakar bat eman genuen bertan. Hori bai, Fabrizzioren rissotoa eta elkarrizketaz gozatzeko aukera izan genuen. Andoainen ibilitakoa zen!

Beno irakurle fidel bezain partehartzaile horiek, beste bat arte.

Turno destroietarako uste degu jendea behar dela ta Aek-k zuen parteartzea eskertuko luke bihotzez. JON, zu libratu zea, gasteizkoagatik.

Aagur pinche chusma